Aikor aldizkaria kalean dago jadanik, eta laster jasoko duzu etxeko postontzian. Konturatuko zarenez, martxokoa da hil honetako alea, izan ere, aldaketa txikia egin dugu eta hemendik aurrera hilaren amaieran kaleratuko da hurrengo hilabeteko alea. Edukiei dagokienez, aldizkarian topatuko dituzu, besteak beste, Kabia taldearen gaineko erreportajea eta hiru lagun hauei egindako elkarrizketak: Paula Barrutia “Goya”ko ile-apaintzailea, Telmo Lazkano osasun digitalean aditua eta Eider Perez pilotari lezamarra.