ZOZKETA

Sarrera bikoitza zozkatuko dugu ‘Renata’ antzezlana ikusteko

Aikor aldizkaria 2025ko mar. 4a, 11:31

Martxoaren 10etik 30era bitartean, Loraldiaren Festibalaren 11. edizioa egingo da Bilboko hainbat aretotan. Kamikaz Kolektiboak, esate baterako, Renata antzezlana aurkeztuko du martxoaren 11n, 19:30ean, Arriaga Antzokian. Aikor aldizkariak ikuskizunerako sarrera bikoitza zozkatuko du irakurleen artean. Zozketan parte hartzeko, whatsappa bidali behar da 747 406 561 telefono-zenbakira, eta bertan “renata” hitza idatzi.

Mezuak bidaltzeko azken eguna martxoaren 6a izango da, eta irabazlearekin martxoaren 7an ipiniko gara harremanetan. “Renata etengabe hil eta pizten da, esku artean hil ala biziko misio bat daukalako. Pantailen artean desitxuratzen ari den sistema aldrebes baten erdian, lortuko ote du nola bizi ahaztu duen jendartea esnatzea?”.