"Mila esker, Jonan Ordorika" ikuskizunerako sarrera bikoitza zozkatuko dugu

Aikor aldizkaria 2025ko mar. 6a, 13:14

Datorren asteko eguaztenean, martxoak 12, ‘Mila esker, Jonan Ordorika´ musika-ikuskizuna izango da 19:30ean, Arriaga antzokian. Jonan Ordorika musika-teknikaria iaz zendu zen, eta ikuskizun honen bidez omenaldia egingo zaie berari eta Euskal Herriko soinu-teknikari guztiei. Horretarako, hainbat musikari igoko dira Arriagako agertokira, eta haien artean izango dira Hiru Truku, Anari, Mice-Miren Narbaiza, Rafa Rueda eta Tapia ta Leturia. Aikor aldizkariak sarrera bikoitza zozketatuko du irakurleen artean.

Zozketan parte hartzeko, whatsappa bidali behar da 747 406 561 telefono-zenbakira, eta bertan “ordorika” hitza idatzi. Mezuak bidaltzeko azken eguna martxoaren 9a izango da, eta irabazlearekin martxoaren 10ean ipiniko gara harremanetan.