"OTS. Lorazain Eguna" ikuskizunerako sarrerak zozkatuko ditugu

Aikor aldizkaria 2025ko mar. 10a, 14:02

Loraldia jaialdiaren baitan OTS. Lorazain Eguna dantza-ikuskizuna izango da zapatuan, martxoak 15, 20:00etan, Euskalduna jauregian. Aikor aldizkariak bi sarrera bikoitza zozkatuko ditu bere irakurleen artean. Zozketan parte hartzeko, whatsappa bidali behar da 747 406 561 telefono-zenbakira, eta bertan “ots” hitza idatzi. Mezuak bidaltzeko azken eguna eguaztenean, martxoak 12, izango da, eta irabazleekin hurrengo egunean, martxoak 13, ipiniko gara harremanetan.

"OTS dantza garaikideko lan soil bat baino gehiago da; oroitzapenak asetzea, harritzea, gogora ekartzea eta, batez ere, mugimendu hark herri-kontzientzia bultzatzeko eta artea herriari hurbiltzeko izan zuen beharra transmititzea du helburutzat. Beste legatu baten gainean eraikitako ondarea, hain zuzen. Oinarria diskoetxe bat izanik, musika sortzeko lanean bertako doinuetan murgildu nahi dugu. Biniloak eskaintzen duten gordintasuna agertzeko eta era berean baita ikuskizun garaikide bat sortu”, azaldu dute Haatik dantza-konpainiako ordezkariek.