Post_etorkizuna da Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan sortutako jarduera, TopARTE programaren esparruan. “Edorta Jimenezi eskatu diogu etorkizunari begira jartzea eta horren ondorioz narrazio original bat sortu du. Idazkia abiapuntua da ikuskizun hau ontzeko. Testu literarioarekin batera bi bertsolari, gai jartzaile bat (Amaia Agirre) eta musikari bat (Rafa Rueda) arituko dira eszenan. Etorkizunari buruzko narrazio labur hau kate begi bat da”, azaldu dute jaialdiaren arduradunek.