“Emakume bat burukoa jantzita eszenan dago. Haren bizi-zikloaren bidean duen karga emozionalari eta kulturalari erreparatzen dio. Sinbologiaz aldatzen joango da eta objektuek protagonismoa hartuko dute. Emakumea bertan jaioko da, babestuko da, eta bertatik isuriko ditu ahotsa, odola, izerdia eta bizia. Soinu-eremuan, ttun-ttuna edo xirula bezalako doinu tradizionalak soinu industrialekin uztartuko dira”.