"Pause" ikuskizunerako bi sarrera bikoitza zozkatuko ditugu

Aikor aldizkaria 2025ko mar. 14a, 12:48

Xabier Zeberiok, Iñar Sastrek, Aitor Etxebarriak eta Eñaut Zubizarretak Pause musika-ikuskizuna aurkeztuko dute martxoaren 20an, 19:30ean, Bilboko Filarmonika Sozietatean. Aikor aldizkariak ikuskizunerako bi sarrera bikoitza zozkatuko du irakurleen artean. Zozketan parte hartzeko, whatsappa bidali behar da 747 406 561 telefono-zenbakira, eta bertan “pause” hitza idatzi. Mezuak bidaltzeko azken eguna martxoaren 17a izango da eta irabazlearekin hurrengo egunean, martxoak 18an, ipiniko gara harremanetan.

“Intimista, pausatua eta barea, sakona eta era berean lebitatzailea, emozioen ertzak kilimatu eta leuntzen dituen lan biribila da Pause”. Horrelaxe definitzen du Harkaitz Canok Xabier Zeberiok bakarka egin duen lehen lana. “Atmosfera hori egiten da atrezzo soiletik eta gure arretaren erdigunean ipintzen da: lanbroz ehundutako animo egoera horiek inguratu eta gatibatu egiten gaituzte oharkabean, eta jada ez dugu giro horretatik irten nahi”.