ZOZKETA

Idoia Tapiaren eta Bloñ taldearen musika-performancerako sarrerak zozketatuko ditugu

Aikor aldizkaria 2025ko mar. 17a, 12:58

Musika-performancea barikuan, martxoak 21, egingo dute Loraldia jaialdiaren baitan, 19:30ean, Itsasmuseumen. Aikor aldizkaria sarrera bikoitza zozketatuko du irakurleen artean, ikuskizuna gozatu dezaten. Zozketan parte hartzeko, whatsappa bidali behar da 747 406 561 telefono-zenbakira, eta bertan “tapia” hitza idatzi. Mezuak bidaltzeko azken eguna bihar, martxoak 18, izango da eta irabazlearekin hurrengo egunean, martxoak 19, ipiniko gara harremanetan.

“Gazte sormena gure kulturaren etorkizuna ari da iragartzen. Honetan bi sortzaile batu ditugu. Alde batetik Idoia Tapia eta berak sortu duen arte eszenikoko lehen performancea, eta beste aldetik, Iparraldetik datorkigun Bloñ musika talde berritzailea”, azaldu dute antolatzaileek.