Sarrerak zozkatuko ditugu bi ikuskizunetarako: Judit Neddermannen kontzertua eta "Odola kantari"

Aikor aldizkaria 2025ko mar. 19a, 10:21

Loraldia jaialdiaren baitan, Judit Nedermann Kataluniako abeslariak kontzertua egingo du domekan, martxoak 23, 12:30ean, Guggenheim museoan. Sortzaileak Artean lana kaleratu du, eta bertan euskal musikako erreferenteak diren kantariekin batera aritzen da, hala nola Izarorekin eta Olatz Salvadorrekin. Kataluniarrak hizkuntza biak uztartuko ditu Bilboko kontzertuan. Aikor aldizkariak sarrera bikoitza zozkatuko du irakurleen artean.

Zozketan parte hartzeko, whatsappa bidali behar da 747 406 561 telefono-zenbakira, eta bertan “judit” hitza idatzi. Mezuak bidaltzeko azken eguna bihar, martxoak 20, izango da eta irabazlearekin hurrengo egunean, martxoak 21, ipiniko gara harremanetan.

Beste alde batetik, Unai Elorriaga idazleak eta Josu Aurrekoetxea kantariak Odola kantari. Euskal kantugintzaren tragepedia ikuskizuna eramango dute martxoaren 25ean, 19:30ean, Itsasmuseumera. Hitzaldi-musikatuaren formatuan, hainbat testu aztertu eta kantatuko dituzte eta ikuskizun dibertigarria eta dinamikoa egingo dute. Aikor aldizkariak sarrera bikoitza zozkatuko du irakurleen artean. Zozketan parte hartzeko, whatsappa bidali behar da 747 406 561 telefono-zenbakira, eta bertan “odola” hitza idatzi. Mezuak bidaltzeko azken eguna bihar, martxoak 20, izango da eta irabazlearekin hurrengo egunean, martxoak 21, ipiniko gara harremanetan.