“Bob Dylan gurea” kontzerturako sarrerak zozkatuko ditugu

Aikor aldizkaria 2025ko mar. 21a, 13:05

Loraldia festibalaren eskutik, Bob Dylanen kantak euskaratuta eta moldatuta entzuteko aukera egongo da martxoaren 27an, 19:30ean, Campos antzokian. Kontzertu bakarra izango da, eta bertan Audience taldeak eta Belharra taldeko musikariek hartuko dute parte. Aikor aldizkariak hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean. Zozketan parte hartzeko, whatsappa bidali behar da 747 406 561 telefono-zenbakira, eta bertan “bob” hitza idatzi. Mezuak bidaltzeko azken eguna martxoaren 24, izango da eta irabazlearekin hurrengo egunean, martxoak 25, ipiniko gara harremanetan.