Sei sarrera bikoitz zozkatuko ditugu 'Zizindurrunkarratz' pelikula ikusteko

Aikor aldizkaria 2025ko mar. 24a, 14:02

Oskar Alegria zinemagileak herriko artzainek mendira egiten zuten transhumantzia-bidea berreskuratu du Zizindurrunkarratz pelikulan. Barikuan, martxoak 28, eta Loraldia jaialdiaren baitan, hura ikusteko aukera egongo da 19:30ean, Bizkaia Aretoan. Aikor aldizkariak sei sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean, pelikula ikusi dezaten. Zozketan parte hartzeko, whatsappa bidali behar da 747 406 561 telefono-zenbakira, eta bertan “alegria” hitza idatzi. Mezuak bidaltzeko azken eguna bihar, martxoak 25, izango da eta irabazleekin hurrengo egunean, martxoak 26, ipiniko gara harremanetan.