Euskaraldiarekin hitzorduak asteburuan

Aikor aldizkaria 2025eko martxoaren 28a

Euskaraldia dela eta, Lezaman mahaiak ipiniko dira gaur, martxoak 28, herritarrek ahobizi edo belarriprest moduan izena emateko. Gainera, arropa eta osagarriak eskatzeko aukera ere egongo da. Bi mahai ipiniko dira: bata, 16:00etan, eskolan; eta bestea, 18:30ean, frontoian. Beste aldetik, gaur ere Euskaraldia aurkeztuko dute 18:30ean, Larrabetzuko frontoian. Gainera, domekan, martxoak 30, Iholdi Beristainen Ni eta Nitarrak antzezlana ikusteko aukera egongo da Hori Bai gaztetxean. Emanaldia 18:30ean hasiko da.