Osagaiak (lau lagunentzat):
- 60 g postreak egiteko arroz
- 350 g esne
- 30 g azukre
- Anis txinatarraren bi lore
- Koilarakada bat anis txinatar (hautsa)
- 50 g esnegain
- Irina
- Bi arrautza
- Olioa
- Azukrea
Prestatzeko era:
Esnea egosiko dugu anis txinatarrarekin batera; nahi izanez gero, zitrikoren baten azala ere ipini dezakegu. Arroza bota, eta 20 minutuan egosiko dugu su motelean. Ondoren, azukrea eta esnegaina gehituko ditugu. Eragin, eta hiru minutu gehiago egingo dugu. Nahasia molde batean ipiniko dugu, eta hozten utziko dugu, harik eta ondo mamitzen den arte. Orea moldetik atera, eta zatituko dugu. Zatiak irinetik eta arrautzatik pasatuko ditugu, eta oliotan frijitu. Sukaldeko paperaren gainean ipiniko ditugu, gehiegizko olioa kentzeko. Anis-hautsa eta azukre apur bat nahastu, eta tostaden gainean hautseztatuko dugu.