Gutxienekora heldu da Jalgi Hadi crowdfunding kanpaina

Aikor aldizkaria 2025ko api. 22a, 11:05

AEK-KORRIKAk eta Mirokutana ekoiztetxeak kanpaina jarri zuten abian duela hilabete, euskara eta Korrika ardatz izango dituen dokumentala ekoizteko, eta lerro hauek idaztean 31.364 euro biltzea lortu da. Amaitzeko egun gutxi falta zaizkio kanpainari, eta gutxienekora heltzea lortu da. Hala ere, helburua 88.000 euro biltzea da.

Ander Iriarte zinemagilea dabil dokumentala grabatzen. Iriartek berriki Zilarrezko Biznaga irabazi du Malagako Zinema Jaialdian bere azken lanarengatik. Erronka 2027an estreinatzea izango da, eta Donostiako Zinemaldira eramateko asmoa ere badago.

Gutxienekora heldu bada ere, helburua 88.000 euro biltzea da. Ane Elordi Korrikaren arduradunak adierazi du azken egunotan ahalik eta diru bilketa handiena egin nahiko luketela, proiektuari bultzada emateko. AEK-KORRIKAko ordezkariek eskerrak eman dizkiete “proiektuan sinetsi eta aletxoa jarri duten norbanako zein elkarte guztiei”. Informazio gehiago hemen.