Osagaiak (bost lagunentzat):
6 bakailao-tripaki (gazituak)
Lau patata
2 tipuleta
4 berakatz-atal
Edalontzi bat ardo zuri
Irina
Ura
Pipermin min bat
Olioa
Gatza
Perrexila
Prestatzeko era:
Tripakiak gatzgabetuko ditugu. Horretarako, 24 orduan izango dugu uretan, eta ura bizpahiru aldiz aldatuko dugu. Tripakiak lapiko batean ipiniko ditugu uretan. Ura egosten hasten denean, tripakiak atera eta plater batean ipiniko ditugu. Ura ere gordeko dugu. Beste alde batetik, berakatzak orritan ebaki, eta olio apur batean gorrituko ditugu. Tipuleta txikitu, eta gehituko dugu. Perrexil txikitu apur bat ere gehituko dugu. Patatak txikituko ditugu eta gehituko ditugu. Era berean, hiru bakailao-tripaki zatitu, eta gehituko ditugu. Pipermina botako dugu, ardo zuria eta egoste-ura. Patatak egosiko ditugu. Perrexil apur bat gehiago bota, eta gordeko dugu. Azkenik, beste hiru bakailao-tripakiak zatituko ditugu. Irinetik pasatuko ditugu, eta frijituko ditugu, gorri- tzen diren arte. Gisatua plater sakon batean ipiniko dugu, eta erdian, bakailao-tripaki gorrituak.