Zabalik dago jada 2025-2026 ikasturterako Haurreskoletan izena emateko epea, eta azken eguna maiatzaren 9a izango da. Izena ematea aurrez aurre edo online egin daiteke, eta behin-behineko zerrendak ekainaren 13an argitaratuko dira. Erreklamazio-epea, bestalde, ekainaren 16tik 20ra izango da, eta ekainaren 20ra arte ere uko egin ahalko zaio eskaerari. Behin betiko zerrendak uztailaren 4an argitaratuko dira. 2024 eta 2025 urteetan jaiotako umeen gurasoek edo tutoreek eskatu dezakete plaza. Maiatzaren 6tik 14ra bitartean jaiotako haurrek maiatzaren 23ra arte eman ahalko dute izena. Txorierrin haurreskola dago Derion, Larrabetzun, Lezaman, Sondikan, Zamudion eta Erandiogoikoan. Informazio gehiago hemen.