Ajoarriero-krepeak otarrainxkekin

Aikor aldizkaria 2025ko api. 29a, 11:55

Osagaiak (20 anoa):

Litro bat krepe-ore

4 berakatza

400 g piperrada

2 g gelifikatzaile (agar-agar)

200 g azenario

4 g gatz

Kilo bat bakailao-solomo

20 cl olio

20 cl Bizkaiko erarako saltsa

200 g otarrainxka

12 g perrexil

Prestatzeko era:

Zartagin bat koipeztatu, eta krepeak bertan egingo ditugu. Gordeko ditugu. Ondoren, ajoarriero bakailaoa prestatuko dugu. Horretarako, berakatzek usaingozatutako oliotan konfitatuko dugu bakailaoa, eta pil-pilean egingo dugu. Bakailaoa nahastuko dugu piperradarekin eta pil-pil eta Bizkaiko erarako saltsa apur batekin. Krepe bakoitzean ipiniko ditugu ajoarrieroa eta otarrainxka bat. Azken hori zurituta eta salteatuta egongo da. Krepeari bilkari-itxura emango diogu. Krepeak koipeztatu, eta aluminio-paperez estaliko ditugu berotzeko. Berotu ostean, plater batean ipiniko ditugu: mahaikide bakoitzeko bizpahiru krepe ipini ditzakegu. Platerean, Bizkaiko erarako saltsa ere ipiniko dugu, eta dekoratzeko erabiliko dugu perrexila eta azenario frijitua eta juliana eran txikitua.    

 

Krepe-orea

Osagaiak:

Litro bat esne

400 g irina

10 g gatz

150 g gurin

8 arrautza

4 cl brandy

Prestatzeko era:

Esnea gurinarekin batera berotuko dugu, harik eta azken hori gurtzen den arte. Irinarekin sumendia egingo dugu, eta erdian ipiniko ditugu gatza, arrautzak eta brandya. Gero, esnea gehituz joango gara, eta hagaxka bat erabilita modu bizian eragingo dugu nahasia homogeneizatzeko. Iragaziko dugu pikorrak kentzeko.

 

Piperrada

Osagaiak:

400 g kipula

16 cl olio

1,6 g gatz

400 g bider berde

400 g piper gorri

8 cl tomate-saltsa

Prestatzeko era:

Kipula juliana eran txikitu, eta bigunduko dugu. Ondoren, piper berdeak frijituko ditugu. Uretan hoztuko ditugu, zuritu, eta tira meheetan ebakiko ditugu. Bestalde, piper gorria labean egingo dugu 180 gradutan. Labetik atera, eta hozten utziko dugu (estalita). Hozten denean, zurituko dugu eta tira meheetan ebakiko dugu. Barazkiak nahastuko ditugu, eta nahi izanez gero, tomate-saltsa apur bat erabiliko dugu.

 

Bizkaiko erarako saltsa

Osagaiak:

200 g kipula more

30 g sagar

0,4 g gatz

20 cl salda

4 txorizo-piper

5 g ogi

1 cl olio

Prestatzeko era:

Kipula bigunduko dugu oliotan. Txorizo-piperrak gehituko ditugu (aurretik hidratatuak), eta ondoren, sagar txikitua. Sueztituko dugu. Ondoren, salda botako dugu, eta ogia gehituko dugu saltsa loditzeko. Minutu batzuetan egosiko dugu. Ostean, saltsa xehatuko dugu, bahetu, eta berriro egosiko dugu. Gatza botako dugu.