Gaur, apirilak 30, Euskaraldia aurkeztuko da Sondikako Ikurrinaren Enparantzan 18:00etatik aurrera. Izena emateko mahaia ipiniko da bertan, txapak banatuko dira eta furgoneta musikatua izango da. Horrezaz gainera, herriko hamaikakoa aurkeztuko da jendaurrean. Bestalde, gaur ere txapak banatuko dituzte Larrabetzun, 19:30etik aurrera, plazan. Bestalde, maiatzaren 9an eta 14an ere txapak banatuko dituzte.