Zaintzan dabiltzan pertsonentzako ikastaroa

Aikor aldizkaria 2025ko mai. 13a, 12:10

Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak “Emozioen kudeaketa zaintzan” ikastaroa antolatu du maiatzaren 20rako eta 26rako. Ikastaroa da profesionalak ez diren zaintzaileentzat eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonen senideentzat, eta 16:00etatik 19:00etara egingo da Zamudiotorren. Doako ikastaroa da, eta izena ematea aldez aurretik egin behar da 607 820 157 telefono-zenbakira deituta, edo zainduztxorierri@gmail.com helbide elektronikora idatzita.