Horrezaz gainera, oparitxo bat emango diete kooperatibaraino hurbiltzen direnei, baita landa-munduari lotutako marrazkia eramaten duten umeei ere. “Artelan ederrak ekartzen dituzte normalean!”. Ondoren, bazkaria izango dute, eta horren ostean, musika. “Beste alde batetik, bihartik hasita eta bi astean, egiten dituzten erosketen arabera, diru-txartelak banatuko ditugu erosleen artean, hurrengo erosketetan erabili ditzaten”. Aikor aldizkariaren datorren alean kooperatibari buruzko artikulua egongo da irakurgai, eta online ere argitaratuko da.