Kirol egokituarekiko eta inklusiboarekiko sentikor bihurtzeko saioak

Aikor aldizkaria 2025ko mai. 15a, 11:06

Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak aspalditik dabil Haszten elkartearekin elkarlanean. Elkarte horren helburua da aniztasun funtzionala duten pertsonen bizi-kalitatea kirolaren bidez hobetzea. Hori dela eta, kirol egokituarekiko eta inklusiboarekiko sentikor bihurtzeko eta plan inklusibo pertsonalizatuak egiten ikasteko, hiru saio antolatu dituzte: saio bi teorikoak izango dira, eta bestea, praktikoa. Saioak Txorierriko kirol-profesionalentzat dira, eta izena ematea maiatzaren 21a arte egin daiteke. Informazio gehiagorako, 747 473 556 telefono-zenbakira deitu daiteke (Josu).