Airsoft-a berbagazteentzat

Aikor aldizkaria 2025ko mai. 15a, 11:22

Berbagazte egitasmoaren baitan, airsoft lau saio antolatu dira egun hauetarako: maiatzak 26 eta 28 eta ekainak 2 eta 4. DBH2 eta DBH3ko ikasleentzako ekintza da, eta parte-hartzaileek nahi beste saiotan eman dezakete izena. Baldintzak dira euskaraz hitz egitea, txorierritarra izatea eta 10 euro fidantza ordaintzea, saioetara joanez gero itzuliko dena. Izena emateko, 747 447 579 telefono-zenbakira deitu daiteke, edo berbalagun.txorierri@gmail.com helbide elektronikora idatzi.