Bestalde, Matiko eta Bermeo arteko tartean trenak 30 minutuero izango dira bi noranzkoetan; eta Martiko-Ermua tartean ere 30 minutuero. “Tren-zerbitzuaren maiztasuna areagotzeak ekarriko du 09:00etatik 20:00etara Matiko-Lemoa tartean 7 eta 10 minutu arteko maiztasuna egotea”. Era berean, Euskotrenek jakinarazi du Zuhatzuko geltokiko aparkalekua atzo arratsaldean itxi zela eta maiatzaren 25eko 22:00etara arte ez dela irekiko.