Kirol egokituarekiko sentikor bihurtzeko saioetan izena emateko epea datorren egunera arte luzatu da

Aikor aldizkaria 2025ko mai. 22a, 14:57

Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak eta Haszten elkarteak hiru saio antolatu dituzte kirol egokituarekiko eta inklusiboarekiko sentikor bihurtzeko eta plan inklusibo pertsonalizatuak egiten ikasteko. Bi saio teorikoak izango dira, eta bestea, praktikoa. Saioak Txorierriko kirol-profesionalentzat dira, eta izena ematea datorren asteko egunera arte, maiatzak 29, luzatu dute. Informazio gehiagorako, 747 473 556 telefono-zenbakira deitu daiteke (Josu).