SUKALDARITZA

“Vikingo” izokin-sandwicha

Aikor aldizkaria 2025ko mai. 23a, 12:31

Osagaiak (13 anoa):

39 sandwich-ogi xerra

52 g tomate

130 g errukula

78 g izokin ketu

8 arrautza

5,2 g gatz

 

Saltsa tartariarra egiteko:

0,52 l maionesa

2 arrautza egosi

7 g kapar ozpinetan

100 g kipula

40 g ozpin-pepino

10 g perrexila

10 g gatz

 

Prestatzeko era:

Lehenengo eta behin, saltsa tartariarra egingo dugu. Horretarako, osagaiak txikitu, eta nahasiko ditugu. Bestalde, arrautzak egosiko ditugu, oskola kendu, eta gordeko ditugu. Tomatea xerra mehetan moztuko dugu. Beste alde batetik, ogi-xerra baten gainean saltsa tartariar apur bat igurtziko dugu. Horren gainean, tomate-xerra batzuk ipiniko ditugu, errukula eta beste ogi-xerra bat. Horren gainean saltsa tartariar igur- tziko dugu, izokin ketua ipiniko dugu, eta, azkenik, beste ogi-xerra bat. Arrautza egosiak birrinduko ditugu, eta sandwich gainetik botako dugu. Ogiaren azala moztuko dugu, eta sandwicha erditik moztuko dugu.