Barikuan, maiatzak 30, gizon batek bikotekidea zauritu, eta 13 urteko alaba hil zuen; ondoren, bere buruaz beste egin zuen. Hilketa indarkeria bikariotzat jo da; hau da, amari ahalik eta min handiena egiteko, umeen kontra egiten den indarkeria. Hilketa bikarioa gaitzesteko, Zapata Gorriak Zamudioko talde feministak elkarretaratzera deitu du gaurko, ekainak 2, 20:00etan, beira-arasaren aurrean. Larrabetzun ere bilduko dira gaur Zutunik! talde feminista deituta. Elkarretaratzea 18:30ean izango da plazan.