Alde batetik, informazioa emango da azaltzeko alkohola edota drogak kontsumitzea erabakiz gero kontuan zer hartu behar den, mitoak hausteko eta norbait txarto dagoenean zer egin behar den eta zer ez jakiteko. Bestetik, dekalogo bat egongo da eraso sexistarik gabeko jaiak izateko. Aldi berean, txosnetan, kanpainako pegatinak, erabilera bakarreko alkoholimetroak eta antisorgailuak banatuko dira, eta, azkenik, ARGISEX! sexu aholkularitza zerbitzu berriaren informazioa ere zabalduko da.