Euskotrenek prentsa-ohar batean zabaldu duenez, datorren astelehenean, ekainak 23, udako ordutegia hasiko da bere tren- eta metro-linea guztietan. Era berean, tren-zerbitzura indartuko du hondartza nagusietara joateko, eta Usansoloko ospitalearen eta geltokiaren arteko tren-bus zerbitzuaren ordutegia aldatuko du, autobus-zerbitzua trenaren udako ordutegira egokitzeko. Euskotrenek ordutegia aldez aurretik kontsultatzeko gomendioa egin die erabiltzaileei. Horretarako, app ofizialera jo daiteke, www.euskotren.eus webgunean begiratu, edo 944 333 333 telefono-zenbakira deitu.