Suak gaua argitu du

Aikor aldizkaria 2025ko eka. 24a, 13:34

Ohiturari jarraituta, atzo gauean, ekainak 23, sua piztu zen Txorierriko herri guztietan, arbasoek egiten zuten bezala, Eguzkiari indarra emateko, txarra erretzeko eta udako solstizioari ongietorria egiteko. Sorginen Gaua Larrabetzun, San Joan bezperako sua gainerako herrietan… txorierritarrok suaren inguruan batu ginen bart, gaua argitzeko eta uda ospatzeko.