Surf-ikastaroa gazteentzat

Aikor aldizkaria 2025ko eka. 24a, 13:36

Berbagazte programaren baitan, surf-ikastaroa antolatu da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. eta 3. mailetako ikasleentzat, ekainaren 30erako eta uztailaren 2rako eta 4rako. Ikastaroa euskaraz egingo da eta doakoa izango da; hala ere, 10 euroko fidantza ordaindu beharko da, eta ikastarora joanez gero, itzuliko da. Ikastaroetan parte hartu ahal izateko, Txorierrikoa izan behar da. Izena ematea: 747 447 579 eta berbalagun.txorierri@gmail.com