Osagaiak (lau lagunentzat):
Oilaskoa egiteko:
60 cl olio
600 g oilasko
Gatza apur bat
Piperbeltz eho apur bat
Saltsa egiteko:
30 cl olio
250 g kipula
400 ml koko-esne
7 g curry-hauts
1 g berakatz-hauts
Jengibre-hauts apur bat
Kumino-hauts apur bat
Intxaur muskatu apur bat (ehoa)
5 g gatz
Prestatzeko era:
Lehenengo eta behin, oilaskoa salteatuko dugu. Beste alde batetik, kipula bigunduko dugu. Garden dagoenean botako ditugu gainerako osagai guztiak: olioa, koko-esnea, curry-hautsa, berakatz-hautsa, jengibrea, kuminoa, intxaur muskatua eta gatza. Osagaiak birrinduko ditugu, eta oilaskoa saltsa horretan egingo dugu. Nahi izanez gero arrozak, tipuletak eta martorriak lagunduta jan dezakegu.