Argisex Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, eskaintzen duen sexualitate eta harremanei buruzko aholkularitza telematiko tailerra da, 16 urtetik 29 urtera bitarteko gazteentzat. Telefonoz eta emailez erantzuten zaie zalantzei, baina uztaileko saioan argisex@txorierri.eus helbide elektronikora heltzen diren galderei soilik erantzungo zaie, mugikorra ez baita aktiboa egongo.
Zerbitzua hilabete bakoitzeko lehen martitzenean, jaieguna ez bada, eskaintzen da, 15:30etik 18:30era. “Sexualitatea modu osasungarrian eta seguruan bizitzeko beharra ikusita, funtsezkotzat jotzen dugu zerbitzu berri honi balioa ematea, eta ahalik eta gazte gehienengana heltzea”, adierazi dute gizarte-sareen bidez.