Uztailaren 1etik 2025. urtea amaitu arte, 15 urtetik beherako gazteek trenez doan bidaiatu dezakete; Barik, Mugi edo Bat txartel pertsonalizatua izanez gero. Urtarriletik 12 urtetik beherakoek baino ez zuten abantail hau, egiturazkoa dena, baina Euskadiko Garraioaren Lurralde Agintaritzak apirilean erabaki zuen adin tarte hori handitzea Espainiako Gobernuak martxan dituen hobarien testuinguruan.
Hemendik aurrera orain arte ordaintzen zituzten 59 zentimo ez dituzte ordaindu behar. Gainera, 16 eta 26 urteren arteko gazteek % 50 deskontua izaten jarraituko dute, eta gainontzeko biztanleriak % 40.
Ver esta publicación en Instagram
Baimena
Euskotreneko garraiobideetan doan bidaitu arren, bakarrik mugitzeko 12 urte beherako haurrek bere gurasoen idatzizko baimena behar dute, bestela ezin izango dute garraioa erabiliko, oraina rte gertatzen zen bezala.