Berbagaztek euskara sustatzeko surf-ikastaroak antolatu ditu uztaileko 4 egunetan, bi adin tartetara bideratuta. Alde batetik, DBHko 3. eta 2. mailetako ikasleei eskaintzen zaizkie uztailaren 11 eta 14. Bestetik, 16 eta 29 urteren arteko gazteentzat hilaren 16an eta 18an antolatu dira saioak.
Adina betetzeaz aparte, beste bi baldintza daude: euskaraz hitz egitea eta 10 euroko fidantza ordaintzea, baina joanez gero bueltatu egingo da; hau da, dohainik izango da ikastaroa. Izena eman daiteke telefonoz, 747 447 579 zenbakira deituta, edo emailez, berbalagun.txorierri@gmail.com helbidera idatziz.