Txorierriko Mankomunitateak berdintasun-teknikarirako oposizioa deitu du eta baldintzen artean berdinatasunarekin lotutako ikasketak eta C1 maila izatea daude. Ekainaren 28an Estatuko Aldizkari Ofizialean, BOEn, argitaratu zen, eta handik aurrera 20 egun baliodunak daude hautaprobetan parte hartzeko eskatzeko.
Lanpostuaren helburua da Txorierriko Mankomunitatean genero-berdintasuna bultzatzeko, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko eta generoagatik diskriminaziorik eza sustatzeko politikak eta ekintzak bultzatzea, koordinatzea eta gauzatzea. Hautagaitzak aurkeztu daitezke Txorierriko Makomunikatatera parte hatzeko eskaera betata eramanez edo egoitza elektronikoaren bidez.
Halere, probak irailaren 15etik aurrera egingo dira, baina datak oraindik zehaztu gabe daude. Bi atal izango dira: alde batetik, galdera batzuk erantzun, askoz jota ordubetean, eta, bestetik, kasu praktiko bat edo batzuk garatu. Ondoren, euskara proba egin beharko da, edo maila daukazula frogatzen duen agiri bat aurkeztu. Amaitzeko, leihaketa-publikoa ospatu da, bertan egindako azterkata eta aurkeztutako merezimenduak aztertuko dira.