Bonboiak

Aikor aldizkaria 2025ko uzt. 9a, 14:33

Osagaiak:

500 g txokolate beltz

250 g gurin

100 g azukre beltz

3 g gatz

250 ml esnegain

100 g txokolate esnedun

Prestatzeko era:

Betegarria egiteko, ontzi batean urtuko ditugu gurina, azukrea eta gatza. Esnegaina bereizirik berotuko dugu. Ontzia sutik kenduko dugu, eta esnegain beroa gehituko dugu. Eragingo dugu. Txokolate esneduna ere botako dugu, eta ondo eragingo dugu. Hozten utziko dugu. Txokolate beltza urtu, eta bonboiak egiteko moldeetan ipiniko dugu. Hozten eta gogortzen utziko dugu. Ondoren, betegarria botako dugu. Bonboiak izozkailura sartuko ditugu azkar hoztu daitezen. Izozkailutik atera, eta gainetik txokolate beltza ipiniko dugu bonboiak ixteko. Kristalizatzen utzi behar ditugu, eta nahi izanez gero, hozkailura sartu ahal ditugu. Gogor daudenean aterako ditugu moldeetatik.