Aurreikusitako diru-sarreren erdia bildu du dagoeneko Bizkaiak

Aikor aldizkaria 2025ko uzt. 16a, 12:41

a: Freepik

10.182,3  milioi eurotik 4.501 jaso ditu Foru Aldundiak ekainera arte, iazko epe berean baino %8,7 gehiago, batez ere langile eta kontsumoari esker

Bizkaiko Foru Aldundiak 4.500,9 milioi euro bildu ditu ekainera arte, zerga itunduak direla eta, hau da, 2024ko epe berean baino 358,8 milioi euro gehiago; beraz, % 8,7ko igoera egon da. Hala, aurreikustiako diru-sarreren  (10.182,3 milioi) % 44,2  bildu du dagoeneko.
Hazkunde hori lan-atxikipen eta BEZari esker izan da, hau da, langileen eta kontsuamoari esker. Zehazki, ekainera arte iaz baino 111,2 milioi euro bildu dira PFEZaren bidez, horrek esan nahi du %7,2 egin duela gora zerga honek, 1.656,9 milioi eurotara heldu arte. BEZari dagokionez, ekaina amaituta, 1.562,0 milioi euro bildu dira, 2024ko ekainean baino 169,2 milioi gehiago, hau da, %12,2 gehiago. Gainera aurten lehenengo aldiz Banketxeen gaineko zerga jaso dute EAEko foru aldundiek, eta Bizkaiaren kasuan 9,8 milioi euro bildu dira.


Fortuna eta zergak
Sarien gaineko zergak ere gora egin du, bereziki % 254,9 igo da; izan ere, aurreko urteko ekainean 11,7 milioi bildu ziren, eta aurten, berriz, 41,5 milioi.
Txanponaren beste aldean sozietateen gaineko zerga dago:  69,5 milioi euro gutxiago bildu dira aurten, ondorioz, zergaren diru-bilketa 271,1 milioi euro izan da; alegia, % 20,4ko beherakada gertatu da.

Garagordaren gaineko zergak eta zenbait garraiobideren gaineko zerga bereziak ere behera egin dute: %3,8 eta %24 jaitsi dute, hurrenez hurren. Tasak eta bestelako sarrerak direla eta, 33,4 milioi euro bildu dira, hau da, % 6,6 gutxiago.