Urtero legez ume saharrak Txorierrira heldu dira uda pasatzeko. 21 neska-lagun Larrabetzuko eskolan izango dira abuztua amaitu arte, eta beste batzuk harrera-familietan egongo dira.
Eguenaren goizean Loiuko aireportura heldu dira guztiak, eta, ondoren, Larraondoko pilotalekuan batu dituzte guztiak. Aurten, beranduago heldu dira bisekin arazoak izan baitzituzten.