Bizkaiko Foru Aldundiak 470 milioi euro jaso ditu errenta aitorpenaren bidez, eta 600 milioi itzuli dizkie bizkaitarrei

Aikor aldizkaria 2025ko uzt. 22a, 15:27

a: Bizkaiko Foru Aldundia

Errenta 24 kanpainan 675 mila aitorpen aurkeztu dira, eta haietatik %74k itzultzeko emaitza izan dute; horrenbestez, kanpainaren saldo globala 130 milioi eurokoa da zergadunen alde.

Apirilaren 10etik ekainaren 30era bitartean 674.974 aitorpen aurkeztu dira guztira Errenta 24 kanpainan, eta haietatik %74k itzultzeko emaitza izan dute; guztira 598,7 milioi euro itzuli dira. 176.543 aitorpenek, berriz, sartzeko emaitza izan dute, guztira 468,4 milioi euro. Horrenbestez, kanpainaren saldo globala 130,3 milioi eurokoa da zergadunen alde.

Erregistro historikoetako markak hautsi dira berriro, bai aurkeztutako aitorpen kopuruari dagokionez, iaz baino 5.000 gehiago, bai itzulitako zenbatekoari dagokionez, 2023an baino 41 milioi euro gehiago. 

Aurkeztutako aitorpenen %85,2 (575.103) banakako modalitateari dagozkio, eta %14,8 (99.871) baterakoari. Gainera, aitorpenen % 64,40 (434.683) aldaketarik gabe aurkeztu dira, eta gainerako % 35,6an soilik sartu behar izan ditu zergadunak datu gehigarriak edo aldatu behar izan du Foru Ogasunak eskainitako zirriborroetako datuetakoren bat.Itzulketak, batez beste, 2,7 laneguneko epean egin dira, aitorpena aurkeztu zenetik zenbatzen hasita.