Israel salatzeko deialdiak Txorierritik La Vuelta igarotzean

Aikor aldizkaria 2025eko irailaren 1a

Espainiako La Vuelta txirrindularitza txapelketak Txorierri gurutzatuko du eguaztenean eta Palestinarekiko elkartasun taldeek Israel salatzera deitu ditu herritarrak errepideetara. Lasterketan parte hartzen duten taldeen artean bada Israel-Premier Tech taldea, zeinek kirolaren bitartez Israelen irudia zuritzea du helburu, antolatzaileen esanetan.

Honakoak dira deialdiak:

  • 14:30 Aretxabalaganan
  • 15:00 Mirandako errebueltan
  • 16:15 Eleizako errotondan