Euskotrenen neguko ordutegia sartuko da indarrean gaur

Aikor aldizkaria 2025ko ira. 8a, 14:03

Gaurtik aurrera, Euskotrenek neguko ordutegia indarrean sartuko da trenbide eta metro zerbitzuetan, errutinaren itzuleraren ondorioz. Euskotrenek dioenez, aldaketaren helburua “batez ere hezkuntza- edo lan-arrazoiengatik dauden joan-etorrien beharretara egokitzea da.

Aldaketa hone eragina izango duen Txorierriko trenbide linea E3a da, Kukullaga/Etxebarri eta Lezamaren artekoa, hain zuzen. Bestalde, Sondika eta Lutxanaren arteko anezkan ere neguko ordutegia sartuko da indarrean. Euskotrenek trenez edo metroz joango diren pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzea gomendatzen die, APP ofizialaren bidez edo Euskotrenen webgunearen bitartez. Honez gain, 944 333 333 telefonora ere dei daiteke edozein zalantza izatekotan.