Foru Aldundiak honekin gazteen partaidetza-kultura “bultzatu” nahi du eta gazte-asoziazionismoa “indartu”. Diru-laguntzak aisialdiko hezitzaileak prestatzeko eskolen erakunde titularrek jaso ahal izango dituzte, soilik irabazteko asmorik gabeko erakundeak badira. Xehetasun guztiak Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean aurki daitezke.