EMAUS

Sareak zabaltzen

Nagore Lopategui Escallada 2025eko urriaren 1a

Merezitako opor batzuen ondoren, irailaren 26an Sareak Zabaltzen ekimenaren 10. edizioa berrartzen dugu berriztutako indarrarekin, Derioko zinema komunitarioa. Sareak Zabaltzen ezagutzen ez duenarentzat, 2024ko irailean hasi zen dena, inguruko bost erakunde sozialek —Emaús Gizarte Fundazioa, Lantegi Batuak, Apnabi Autismo Bizkaia, Ede Fundazioa eta Gorabide— abentura txiki handi batean sartzea erabaki genuenean: Derion zinema komunitario bat bultzatzea. Ilusio handiarekin, Udalari proposamena plazaratu genion. Ideia gustatu zitzaien eta ez zuten batzeko zalantzarik izan, Gurea Aretoa eskainiz, herriko zinema, egia bihurtzeko espazio gisa. 

Ordutik, hilabeteko azken ostiraletan, Derioko Gurea Aretoa bizitzaz eta aniztasun handiz betetzen da. Pixkanaka-pixkanaka, udal-zinema hau proiekzio espazio bat baino gehiago den zerbaiten bihurtu da: Txorierriko zinema komunitarioaren erdigune izatera pasa da, elkargune baten, non kultura eta herri-partaidetza batzen diren hausnartzeko, hunkitzeko eta pertsona eta kolektibo oso ezberdinen artean harremanak sortzeko.
Emanaldi bakoitzean, 80 pertsona inguru, adin, jatorri eta interes oso anitzekoak, batzen gara zinemaren magia partekatzeko. Hamar edizio hauetan 45 film labur baino gehiago eman ditugu, arazo, emozio eta hausnarketa askotara eraman gaituztenak. Aldaketa klimatikoa, indarkeria matxista, nahi gabeko bakardadea, arrazismoa, aporofobia, sexu-orientazio edo genero-identitateengatik burututako diskriminazioa… bezalako gaiei buruzko istorioak ikusi ditugu, baina barre egin dugu, hunkitu gara eta ikasi egin dugu elkartasuna, feminismoa, antirrazismoa, gaixotasunei aurre egitea edo ingurune jasangarritasunaren inguruko kontakizunekin. 
Filmak, arretaz aukeratuak direnak, elkarrizketa zintzo eta aberasgarrien abiapuntu bihurtzen dira, ahots guztiak entzuten diren espazio seguru batean bihurtuz. Emanaldi bakoitzaren amaieran solasaldi txiki bat egiten da, non ikusleak elkarrizketaren eta esperientzien partekatzearen protagonista bihurtzen diren. 
Komunitatea sortzeak ateak irekitzea ere esan nahi du. Hori dela eta, hilabete hauetan zehar beste elkarte eta kolektibo batzuek parte hartu izanak poztu egin gaitu: Txorierriko Institutuko Zereginen Ikasketa Gela, Butroi Bizirik en Transición, KCD Cine Invisible, Nagusien Etxea, Gure Señeak, Lumaltik Herriak, Beste Bira atletismo taldea, Haszten-deporte adaptado, besteak beste, non haien ordezkariek ez duten zalantzarik izan hurbiltzeko eta zinema parte-hartzaileko emanaldi hauetaz gozatzeko. Ikuspuntuen batze hau funtsezkoa da partekatutako esperientzia aberasteko eta herri zein eskualdeko lotura sozialak indartzeko. 
Derioko Udalaren zein Txorierriko Mankomunitatearen talde teknikoen bisita zein babesa eduki izan dugu ere, horrelako ekimenetan parte-hartzeko zalantzarik ez dutenak edukitzen eta hauek duten komunitariorako konpromisoa funtsezkoa izan den Sareak Zabaltzen bezalako proiektuek hazten eta sendotzen jarrai dezaten. Hauen inplikazioak frogatzen du posible dela beste modu batean egitea politika kulturala, eskualdetik abiatzen dena eta pertsonak erdigune edukita eraikitzen dena. 
Elkartze hauek egin izan dira pertsona askori esker, modu batean edo bestean abentura hau posible egin dutenak. Zuen parte-hartze, denbora, ekarpen eta zuen presentziarekin lagundu duzue Derioko zinema komunitarioa errealitate bizi eta sutsu batean bihurtzen, etengabeko garapenean dagoena.
Indar gehiagorekin, zinema gehiagorekin eta ezagutzear dauden istorio berri askorekin itzultzen gara, istorio bakoitzak garrantzia duelako eta elkartze bakoitzak eraldatzen gaituelako! Parte-hartu nahi al duzu?