Zabaldu da Txorierriko Beldur Barik lehiaketa lokalera bideoak aurkezteko epea. 12 eta 20 urte bitarteko gazteentzat zuzenduta dago lehiaketa hau. Bertan, taldeka sortutako 3 minutuko bideoak aurkeztu beharko dira, eta hauek berdintasuna eta indarkeria matxista prebenitzeko jarrerak sustatzeko helburua izan behar dute. Lanak igotzeko azken eguna azaroaren 9a izango da. Lehiaketaren oinarri guztiak, hemen.