Palestinaren aldeko Lanuzte Orokorra urriaren 15ean

Aikor aldizkaria 2025eko urriaren 2a

Euskal Herriko sindikatu nagusiek Lanuzte Orokorrerako deialdia egin dute urriaren 15erako. Lanuzte hau 3:00etatik 6:00etara, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango da, eta mobilizazio nagusiak 11:00etatik aurrerako tartean izango dira. Deialdi honen eskaera nagusiak dira Israelek Gazan burutzen ari den genozidioa salatzea, eta Israelekin harreman komertzialak dituzten enpresa eta erakundeei eskatzea horiek eteteko.

Mobilizazioak herrietan
Palestinarekiko elkartasuna adierazteko helburuarekin, mobilizazio bat dago antolatuta arratsaldeko 19:00etan gaur Larrabetzun. Bertan ere Israelek Gazara doan flotillari burututako erasoa ere salatuko da. Honez gain, Euskal Herriko ikastetxe guztietan elkartasun ekimenak antolatu dira gaurko, “Gure haurrak ere badira” lelopean. Gaur ez da izango egun bakarra, izan ere, urriaren 9 eta 16rako ere antolatu dira deialdiak.