Egoera hau kontuan hartuta, Cáritas Bizkaiako zahartze- eta nagusien guneak bi behar hauek batzen dituen boluntariotza bat egiteko aukera eskaintzen du, elkarri eman eta jasotzeko erlazioari mesede egin diezaiokena. Hori dena gure herrietako biztanle batzuen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin, haien inguruneetan harremanak garatzeko aukera gutxiago dituztenak.
Boluntariotza hau astean ordu bat edo bikoa izango da, eta bertan boluntarioak pertsona bat lagunduko du pertsona horrek erabakitako lekuan (etxean, kalean, egoitzan…). Laguntzea da erlazio bat ezartzea non garrantzitsuena konpainia egitea den solasaldia eta entzutearen bidez, egotea edo paseoaren bidez, nagusiak gustuko duen jarduera zehatz batean babesa emanez…
Guztiz frogatuta dago boluntariotza honek, nagusien bizi-kalitatea hobetzeaz gain, bizitza pertsonalean boluntarioaren beraren mesederako dela. Adibidez, sentikortasun sozialean hobetzea zahartzearen errealitatearen aurrean eta pertsonak naturaz zain- tzaileak garela ekintzen bidez frogatzea. Eta zaintzaren bidez gizaki bezala errealizatu eta daukagun gauzarik onena partekatu: gure denbora, maitasuna, errespetua, elkartasuna.
Kasu batzuetan, non pertsona batzuek presentzialki ezin diren elkartu, telefono bidezko laguntza eskuragarri dago, ikusi izan dugun esperientzia kontuan hartuta, egingarria izateaz gain, bi pertsonentzako onuragarria da. Baliteke boluntarioak ezin izatea mugitu distantziak edo ordutegien bateraezintasunak direla eta, eta telefono bidezko elkarrizketek zailtasun hauek konpon ditzazkete.
Gaur egun Txorrierriko herrietan pertsona boluntarioez osatutako talde bat dugu, eskualdeko herri ia guztietako gizon eta emakumeez osatuta, astero nagusiei laguntzen dietenak, egoitzetan zein bizilekuetan. Boluntario hauei Caritas Bizkaiako pertsonal teknikoak laguntzen die konpainia egiteko zereginean eta taldeak berak elkarrekiko laguntza komunitario bezala jarduten du.
Txorierriko Cáritas-eko boluntario- tza taldean etengabe jasotzen ditugu konpainia egiteko eskaerak egoitza zein familien eskutik. Honek pertsona boluntarioen eskuragarritasun handiagoa dakar, eskaerei eraginkortasun eta azkartasun handiagoarekin erantzun ahal izatea dakarrena.
Ziurrenik, zure zereginen artean, baduzu tarteren bat zure denbora dohainik eta modu solidarioan eskaintzeko lagunarte, solasaldi edo paseo une bat behar duten pertsonei eskaintzeko. Animatzen al zara? Herri bakoitzeko parrokia-elizan informa zaitezke edo Cáritasen telefono honetara deituz: 688 696 929. Cáritas boluntariotza burutzeko aukera ezberdinak entzun eta jasotzeko prest dago, pertsona bakoitzaren beharretara egokitzen den formula eta proiektuekin. Jarri zaitez gurekin harremanetan eta horri buruz hitz egin dezakegu.