Txorierriko 28. Ipuin Lehiaketa martxan

Aikor aldizkaria 2025eko urriaren 13a

Martxan da Txorierriko 28. Ipuin Lehiaketa. Bertan entregatu beharreko lanak euskarazkoak izan behar dira, eta ez dago adin mugarik.

Bost kategoriatan banatzen da lehiaketa hau:

  • A kategoria: 7 urtera arte.
  • B kategoria: 8 eta 9 urtekoak.
  • C kategoria: 10 eta 11 urtekoak.
  • D kategoria: 12 urtetik 15 urtera artekoak.
  • E kategoria: 16 urtetik gorakoak.

Lanen gaia librea izango da, baina argitaratugabeak eta euskaraz sortuak izan behar dute. Lan hauek ez dira lau orri baino luzeagoak izango, eta parte-hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahalko du. Lana entregatzerako orduan, gutun-azal handi bat entregatu beharko da eta honen kanpoaldean kategoria eta parte-hartzailearen udalerria zehaztu beharko da. Gutun-azal horren barruan, ipuina eta gutun-azal txikiago bat sartuko dira. Gutun-azal txiki honen barruan parte-hartzailearen izen-abizenak, helbidea, adina eta telefonoa jarriko dira. Entregatzeko azken eguna azaroaren 21a izango da, eta lanak Txorierriko liburutegietan edo Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan aurkeztu beharko dira epea itxi aurretik. Lehiaketaren oinarri guztiak hemen.