Institutuaren kasuan, 3.DBH-tik aurrera dauden ikasleek egin dezakete greba eta baimena badute soilik, zuzendaritzak jakinarazi duenez. Gainerako ikasleek gutxieneko zerbitzuak izango dituzte, baina jantoki zein garraio zerbitzuak erabat edo partzialki eten daitezkeela kontuan hartzea eskatu zaie gurasoei. Zuzendaritza taldeak jakinarazi du ere gerta daitekeela ikasleek klase guztiak ez izatea eta egoeraren arabera patioan egon behar izatea.