Hasteko, Derion, Marea morea egongo da herritik zehar, eta goizeko 11:30etan, udaletxeko plazan, manifestuaren irakurketa partekatua egingo da. Larrabetzun, arratsaldeko 19:00etan, kontzentrazioa egingo da plazan. Lezaman, arratsaldeko 19:00etan, ekitaldia hasiko da Hilario Astorki plazan: hasteko, “Sol-as” performancea burutuko du Ausartak Antzerki Taldeak; ondoren, adierazpen irakurketa burutuko da; eta bukatzeko, Burrundadie danbor banda arituko da. Loiun, kontzentrazioa burutuko da eguerdiko 12:00etan udaletxeko plazan. Zamudion ere kontzentrazioa egingo da 12:00etan Udaletxeko plazan eta 19:00etan, Zapata Gorriak talde feministak “Patriarkatuaren erasoak sutara!” performancea egingo du Leizaola plazan. Eta bukatzeko, Sondikan, indarkeria matxistaren kontrako Kontakizun Laburren II. Lehiaketako sari banaketa egingo da, eta elkarretaratzea. Sondikako Udalak ere herritarrak animatu ditu “puntu moredun banderak balkoietan, leihoetan eta erakusleihoetan jartzera”.