Hasteko, Larrabetzuko Zutunik talde feministak kontzentrazioa antolatu du, gaur arratsaldeko 19:00etan izango dena, plazan. Sondikan, berriz, Garrasia talde feministak martxa eta ekitaldia antolatu du, “Konplizitate sareen aurrean erresistentzia feminista” lelopean. Hau arratsaldeko 19:30etan abiatuko da, Ikurriñaren Enparantzatik. Bukatzeko, Zamudion, Zapata Gorriak talde feministak performancea eta kontzentrazioa antolatu du, “Patriarkatuaren erasoak sutara” lelopean. Hauek arratsaldeko 19:00etan izango dira, Leizaola plazan.